ELIKAGAIEN GEHIEGIZKO KONTSUMOA
Urteetan zehar bila aritu egin dira elikagaien gehiegizko kontsumoa ekiditeko, eta ekonomian, gizartean eta ingurumenean eragin txikiagoa izateko, baina oraindik nabarmena da elikagaien galera. Honi aurre egiteko, Eusko Jaurlaritza saiatzen ari da herritarrak kontzientziatzen elikagaien kontsumo iraunkor eta arduratsuaren aldeko konpromiso indibidualaren garrantziaz. Elikagaiak baliabide baliotsuak dira, eta ahalik eta arreta eta erantzukizun handienarekin kudeatu eta kontsumitu behar dira. Helburua elikagaiek eskain dezaketen nutrizio ahalmen guztia aprobetxatzea izan behar da, une bakoitzeko ohitura, konbentzio eta ohitura sozialak alde batera utzita. Beraz, elikagaiak ezin dira hondakintzat hartu.
Elikagaien galera, ordea, garapen bidean dauden gizarteen berezko arazoa da, eta urtero milaka tona galtzea eragiten du. Etxeko zaborraren eta beste sektore batzuetako hondakin organikoen ezaugarriak aztertzeak kopuru bakoitza ezagutzea eta proposamen zuzen egokiak aplikatzea ahalbidetzen du.
Izan ere, egunero eta herrialde guztietan elikagai gehiegi xahutzen dira.
Hori guztia, lurraren degradazioan islatzen da, lurzoruaren emankortasunaren murrizketan, uraren erabilera jasanezinean, gehiegizko arrantzan eta itsas ingurunearen degradazioa elikagaiak hornitzeko baliabide naturalen oinarriaren gaitasunean, murrizketa ekartzen.
Orokorrean, galera nagusien arrazoiak, sektoreka ikus dezakegu: Banaketan, etxeetan eta jatetxeetan eta katering-an.
EUSKADIN
Elikagaien gehiegizko kontsumoa Euskadin afektatzen gaitu modu zeharkatu batean, hau da, elikagaiak ekoizteak, banatzeak eta kontsumitzeak hainbat ondorio ditu ingurumenean, gizartean eta ekonomian. Halaber, ekoizpen-teknikak, banaketa- eta merkaturatze-mekanismoak edo kontsumitzaileen ohiturak, besteak beste, elikadura-zikloaren inpaktua baldintzatzen duten faktoreak dira ere.
Urteetan zehar bila aritu egin dira elikagaien gehiegizko kontsumoa ekiditeko, eta ekonomian, gizartean eta ingurumenean eragin txikiagoa izateko, baina oraindik nabarmena da elikagaien galera. Honi aurre egiteko, Eusko Jaurlaritza saiatzen ari da herritarrak kontzientziatzen elikagaien kontsumo iraunkor eta arduratsuaren aldeko konpromiso indibidualaren garrantziaz.

