12.HELBURUA

26.04.2023

Ekoizpen eta kontsumo arduratsuaren asmoa, baliabideen kontsumo arduratsua, eraginkorra eta ekoizpen iraunkorrak bermatzea da.

Arazo honek, ingurumenaren degradazioarekin batera, planetaren biziraupena arriskuan jartzen du, izan ere, munduko kontsumoa eta ekoizpena baliabide naturalen erabileraren mende daudenez, modu eraginkor batean arduratu behar gara.

Horregatik, gaur egungo kontsumo eta ekoizpen erak aldaketa arrunten bidez aldatu behar dira gizartean eragin handia izateko.  

Beraz, ekoizpen eta kontsumo arduratsu batek munduko desberdintasunak gutxitzen eta ekonomia berderako trantsizioa lortzen ere lagun dezake. Horregatik, ekintza global eta urgentea sustatu behar da kontsumo eta ekoizpen iraunkorreko modalitateak bermatzeko.

Helmuga honetara heltzeko, zehazki 12. helburuaren xedeak lortzeko egin daitezkeen hainbat gauza hauek lirateke:

  • Modu arduratsuan ekoizteko eta kontsumitzeko ideiak planteatzea; herrialde guztiek parte hartzen, herrialde garatuen lidergoarekin.
  • Kudeaketa iraunkorra eta baliabide naturalen erabilera eraginkorra sustatzea.
  • Elikagaien alferrikako galtzen saiatzea; 2030ra arte, erdira murrizten txikizkako salmentan eta ekoizpen eta hornidura-kateetan.
  • Bizi-osoko hondakin eta produktu kimikoen kudeaketa ekologikoki arrazionala lortzea; atmosferako, uretako eta lurreko jaurtiketa murrizten.
  • Erregai fosilentzako dirulaguntzak arrazionalizatzea
  • Hondakinen sorrera murriztea prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilera jardueren bidez.
  • Enpresek, batez ere enpresa handiei, praktika iraunkorrak har ditzaten eta txostenak aurkezteko zikloan iraunkortasunari buruzko informazioa txerta dezaten bultzatzea.
  • Eskuratze publiko iraunkorreko praktikak eta hezkuntza sustatzea, pertsona guztiak garapen jasangarri eta natural batean oinarrituz, bizi ohituretako informazioa izaten
  • Jasangarritasunerako zientzia eta teknologia sustatzea, garapen bidean dauden herrialdeei gaitasun zientifikoa eta teknologikoa indartzen laguntzen, kontsumo eta ekoizpen modalitate iraunkorragotarantz aurrera egiteko.
  • Turismo iraunkorra bultzatzea; lanpostuak, kultura eta produktuak sustatuko dituena eta natura zainduko duena.  
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar